Adimen artifiziala sektore bakoitzerako
Lagunboten euskaraz eta gaztelaniaz arreta ematen duten adimen artifizialeko laguntzaileak diseinatzen ditugu. Oinarria bera da proiektu guztietan. Aldatzen dena da sektore bakoitzean jendeak zer galdetzen duen eta laguntzaileak zer konpondu behar duen. Aukeratu zurea, bertan zer egiten dugun ikusteko.
Lan egiten dugun sektoreak
Udalak eta erakunde publikoak
Udal webgunerako txatbota: herritarrei izapide, ordutegi, zerbitzu eta ekitaldiei buruz erantzuten die, edozein ordutan eta bi hizkuntzetan.
Hotelak
Bezeroei erantzuten dien eta eskaerak eta erreserbak kudeatzen dituen laguntzailea, webgunean eta WhatsAppen, euskaraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan.
Klinikak
Hitzorduen kudeaketa, WhatsApp bidezko oroigarriak eta pazienteen ohiko galderen erantzunak.
Akademiak eta prestakuntza zentroak
Ikastaro eta ordutegiei buruzko informazioa, ikasleak erakartzea eta aurrematrikulak, baita idazkaritza itxita dagoenean ere.
Instalazio enpresak
Ordutegitik kanpoko abisuak, teknikarien agenda eta aurrekontu automatikoak. Aluminio eta PVC arotzerientzat produktu propioa dugu: Lagunbot Presupuestos.
Industria
Langile esperientziadunenen ezagutza gordetzen duten laguntzaileak: langile berriak prestatzen laguntzen dute eta eskaerei eta produktuei buruzko kontsultak erantzuten dituzte.
Zure sektorea ez dago zerrendan?
Hitz egin dezagun. 30 minutuko doako diagnostiko batean aztertzen dugu zure kasuan zer automatizatzeak duen zentzua; nola lan egiten dugun orrian azaltzen dizugu. Benetako adibideak bezeroen kasuetan dituzu.
Erreserbatu doako diagnostikoa edo idatzi iezaguzu kontaktu orritik.